XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txori gustiok kayola andi baten sarrtu dauz.

Auzoko Andoni'k, ostera, bost txirtxil eukozan, bana bi il yakoz.

Zenbat ete-dauz orain?.

Itxulapikoan amabi ogerleko neukozan.

Yantzi barria egiteko, bost atara ebazan amak.

Gero, osabak Ameriketatik etorri zanean, bederatzi emon eustazan.

Zenbat ogerleko ete-dodaz orain?.

Yardukizunak: Zergatik emon daust aittak dirua?- Maite naulako.

Amak, be, maitte nau.

Biok maite nabe.

- Zuk bere maitte al'dozuz? Zer da sagarra? {Arnari bat, zugatz batzuetan sortzen dana}.

Edozein zugatzek emoten al'dau sagarra? {Ez, zugatz batzuek baño}.

Zenbait zugatz dazauzuz? {Areitza, gaztaña, sagarra, lizarra, urkia, zumarra...}.

¿Zelan deritza bide-ertzetan egoten dan zugatz tantai-garaya? {Makala}.

Ta baso garayetan egoten dan zugatz zabal sendoa, zur gogorrduna? {Pagoa}.

Egaztirik bai-al`dozu etxean? {Bai: ollarra, ollandak eta txitak}.

Zergatik esaten yake egaztiak? {Egaz dabiltzalako, ala ibilli ahal dabelako}.

Esastazuz beste egazti batzuen izenak {Epetxa, bustanikara, txantxangorria, kanarioa, galeperra, eperra, usoa, bela, mirua, saya, arranoa, ...}.

Adi, ene semea, biotz ori garbirik yagon egizu.

Gaiztakeritik iges.

Guzurrik ez esan.

Itz loirik bez.

Guraso ta beste nagosiei itzal-izan.

Yaungoikoa maite ta bere agintzak bete.

Alperrkeria gorrotau.

Ez dau Yaungoikoa'k zintsoa izten, ta zintsoaren semerik ez da iñoiz eskean ikusi.

Yardukizunak: Zer yagon bear dogu garbirik? Zergandik iges bearr dogu? Zer ez dogu esan bear? Nortzuei itzal-izan? Nortzuek dira gure nagosiak? Esastazuz Yaungoikoaren agintza batzuek.

Nortzuei esaten yake alperrak? Nor da gizon zintsoa? Zein da zintsoari Yaungoikoa'k damotson saria?.